Erresistentzia tubularrak

Eikak elementu tubularrak fabrikatzen ditu etxetresnetarako; esate baterako, labe ahokatuentzat eta free-standing-entzat, eta baita mikrouhin labeentzat ere.

PDF katalogoa Deskargatu

Ezaugarriak

  • Etxetresnantzako
  • Egosketa, parrilla eta konbekzio funtziotarako elementuak
  • 6.5 mm-ko diametro estandarra
  • VDE eta UL ziurtatuak.

Deskribapena

Eikak elementu tubularrak fabrikatzen ditu etxetresnetarako; esate baterako, labe ahokatuentzat eta free-standing-entzat, eta baita mikrouhin labeentzat ere.

Erresistentzia elektrikoko diseinuak gure bezeroen zehaztapen teknikoen arabera egiten dira (geometria, tamaina, osagaiak eta lehengaiak).

Eikak egosketa, grill eta konbekzio funtzioetarako elementuak eskaintzen ditu, 6,5 mm-ko diametro estandarrarekin. Beste diametro batzuk ere fabrika daitezke, bezeroak hala eskatuz gero.

Gure tubo guztiak zigilatuta daude muturretan; horrela, hezetasunetik babestuta daude fabrikazioan, biltegiratzean eta erabileran. Zigilatzeko bi teknologiarekin egiten dugu fabrikazio lana: epoxi osagaiekin edo itxiera mekanikoan oinarrituta.

Berotze tubularreko gure elementuek VDE egiaztatze institutuen UL ziurtagiriak dauzkate, eta RoHS, REACH eta ELIKAGAIEKIN UKIPENEAN DAUDEN MATERIALEI buruzko zuzentarauen arabera fabrikatzen dira.

tubular_heating_elements_01
tubular_heating_elements_02
tubular_heating_elements_03
tubular_heating_elements_04