Eikak amerikar ametsa lortu du Mexikoko Queretaron daukan plantan

Eikak amerikar ametsa lortu du Mexikoko Queretaron daukan plantan

Bertako gerenteak, Ignacio Fernandez de Aguirre bizkaitarrak dioen moduan, “plantan muntaketa bakarrik edukitzetik gaur egun osagaien fabrikazio prozesu osoa eta produktuen homologazioak egiteko ingeniaritza eta laborategia edukitzera pasatu gara”. Bere negozioak globalizatu eta NAFTA Ipar Amerikako merkatuaren eskaerari modu lehiakorrean erantzuteko asmoz, planta Estatu Batuetan zabaldu beharrean, Mexikon zabaltzea erabaki zuen Eikak, bertako eskulanaren kostuarengatik eta logistikako azpiegitura onarengatik.