Labeentzako kontrolak

Plug & play termostato elektronikoak eta termostato kapilarrak, labeko tenporizadore modular eta eskalagarriak, eta beste hainbat. Aplikazio nagusia da, zehazki, egosketa gailu elektrikoen tenperatura erregulatzea eta kontrolatzea; esate baterako, labe elektrikoetan, sukalde mistoetan, mini labeetan, mikrouhin labeetan…

PDF katalogoa Deskargatu

Labeentzako kontrolak

Eikak behar besteko ezagutza eta baliabideak dauzka bezeroak gidatzeko eta laguntzeko, aplikazio bakoitzean irtenbiderik eraginkorrena aurkitzeko helburuarekin.

  • Termostato kapilarrak
  • Termostato elektronikoa – Eknob
  • Labeetarako kontrol elektronikoa – Ekotime

PDF katalogoa Deskargatu

Termostato KAPILARRAK

Sentsore-gailu erraboildun batean oinarrituta (tenperatura sentsorea), tenperatura aldaketen eraginez hedatzeko edo uzkurtzeko gai den fluidoa dauka. Horrek etengailu bat jartzen du martxan, eta bero iturria piztu edo itzali egiten du. Informazio gehiago hemen: Eika Capillary [PDFa].

control_oven_capillary
PDF katalogoa Deskargatu

EKNOB – Termostato elektronikoak

EKNOB oinarrizko gailu elektronikoa da, labearen tenperatura kontrolatzeko diseinatutakoa. Energia eraginkortasunaren estandar berriak betetzen laguntzen du, aginte elektromekaniko klasiko baten sinpletasuna galdu gabe. Gailuak egosteko aukeratu den funtzioa irakurri ahal du, eta, egoera bakoitzean, tenperatura erregulatzeko algoritmo zehatzena erabili. Informazio gehiago hemen: Eika Eknob [PDFa].

PDF katalogoa Deskargatu

EKOTIME – Labeetarako kontrol elektronikoak

Ekotime labeetarako tenporizadore elektronikoa da, labeetarako kontrol tradizionalen tenporizazio funtzio guztiak biltzen dituena. LED pantaila pertsonalizagarria dauka. 3 tamaina eta hainbat kolore daude aukeran. Piktogramen diseinuak ere badaude, pertsonalizatu ahal direnak; betiere, aldez aurretik eskatuta. Produktu hau, bereziki, etxeko labeetarako da, baina tenporizatutako pizte edo itzaltzeen beharra daukan beste etxetresna edo ekipo bati ere aplika dakioke. Erregulatzeko, edozein tenperatura sentsore konektatu ahal da (NTC, PT500, etab.). Software berezi eta zehatz bat arduratuko da egosketa funtzio bakoitzaren xehetasunez. Informazio gehiago hemen: Eika Ekotime [PDFa].

PDF katalogoa Deskargatu