Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

Zatoz EIKAra

Zeuk daukazu bilatzen ari garen energia! Ausartu, be eika

Enplegu eskaintzak

Gurekin lan egin nahi duzu? Bidali zure CVa

Eikan profesionalki hazteko aukera izan dut.

Andoni Agirre

Key Account Managerra

Eika Etxebarria (Espainia)

Satisfazio handiak izaten dituzu enpresa lider batean lanean ari zarenean.

David Rodriguez

Fabrikazio-kudetzailea

EIKA MEXIKO

Lehenengo egunetik bertatik, babes handia eman zidaten kideek.

Naia Doistua

Finantzen Saila

EIKA ETXEBARRIA (Espainia)

Eikan baloratu egiten zaituztela sentitzen duzu, eta hori oso garrantzitsua da.

Kristina Mandiola

Foku erradiatzaileen arloko langilea

EIKA ETXEBARRIA (Espainia)

Eika people

Sentitu lantaldearen beroa, be eika

Hurbileko pertsonak aurkituko dituzu Eikan, pertsona konprometituak, guztiak helburu bakar baten alde lanean. Pertsona bakoitzaren ekarpenak entzun, eta kontuan hartzen ditugu. Zeu zaren bezalakoa izan ahalko zara hemen, “laguntza behar dut” edo “okertu egin naiz” esan ahalko duzu konfiantza osoz, jakinda aurrerapauso bat emateko prest dagoen lantaldeko kidea zarela.

Egun guztiak desberdinak dira, be eika

Lehenengo egunetik bertatik izango duzu erronkaren bat betetzeko Eikan. Gaur egun, munduko liderrak gara gure sektorean. Munduan dauden 10 foku bitrozeramikotatik 4 Eikarenak dira; halere, berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, eta inbertsioak egiten ditugu, bihar ere onenak izaten jarrai dezagun. Zure ideiak botatzeko autonomia izango duzu Eikan. Egun guztiak desberdinak dira Eikan.

Bizi ezazu munduari ateak zabaltzen dizkion esperientzia, be eika

Nazioarteko esperientziak izateko aukera izango duzu Eikan; izan ere, elkar harturik lan egingo duzu bai gure bezeroekin (etxetresnen sektoreko talde nagusiekin), bai munduan zehar ditugun plantetako kideekin. Bizi ezazu esperientzia kulturaniztun eta aberasgarria.

Enpresa bat baino askoz ere gehiago gara, be eika

Eikan desberdinak gara, desberdin pentsatzen dugu, eta lanari bestelako zentzu bat ematen diogu. Ez gara enpresa proiektu hutsa. Gure ingurunearekin konpromisoa daukagu, eta gure pertsonen bizitza zein ingurumena hobetzeko elkarlanean dihardugu. Nahi al zenuke gurekin batera gizartea eraldatu?