Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

Enpresa

Mende erdi konpromisoak erradiatzen

50 urte bete ditu Eikak. Eskualdean, eta bereziki emakumeentzat, lana sortzeko jaio zen 1973an, Lea-Artibai eskualdea ekonomikoki ahul zegoen garaian; batetik, arrantzan eta nekazaritzan baino ez zegoelako oinarrituta, eta bestetik, herritarrak alde egiten hasi zirelako inguru horretatik.

Garai haietan bezalaxe, gaur egun ere, etorkizunari begira dihardu, egungo eta ondorengo belaunaldientzako aberastasuna eta lanpostu jasangarriak sortzen; eta norabide horretan, eskualdeari ekarpen ekonomiko eta sozial garrantzitsua egiten, balio kooperatiboetan oinarrituta eta lankidetza zein euskara ezinbesteko tresna dituelarik.

Mende erdi darama ingurunearekiko konprometituta eta mundu mailan erreferente izaten. Mende erdi konpromisoak erradiatzen. Eta hasierako amets hori betetzeko, apustu eta lan egiten jarraitzen du.

JOKABIDE-KODEA ETA ENPRESA-POLITIKA

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAKO BATASUNAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUAK

IRAUNKORTASUNA

Ezagutu

Gure kooperatiba

1973

60. hamarkadako testuinguru konplexuan, 1973ko abenduaren 22an, Eika kooperatiba eratzeko akta sinatu zuten. 47 pertsonek ehuna mila pezeta jarri zuten; garai hartarako dirutza ikaragarria. Pertsona horiek industria tradiziorik gabeko ingurunea ekonomikoki suspertu eta eskualdean lanpostuak sortzeko apustua egin zuten.

1976

Produkzio-planta martxan jarri zen. Lehenengo urteak neke eta sufrimendu handikoak izan ziren, baina baita ilusioz betetako urteak ere. Honako produktu hauek eskaintzen ziren: erresistentzia elektriko tubularrak, galdaketako plaka elektriko blindatuak, plantxa elektrikoen zolak eta plaka elektriko tubularrak.

1978

Produktuak ondo saltzen ziren, eta lehenengo anpliazio-lanak egin behar izan zituzten. Kooperatibako partaidetzak eskualdeko familiei salduta finantzatu zituzten anpliazio-lanak. Eta, ondoren, familia horietako seme-alabek lehentasuna izan zuten kooperatiban lanean hasteko.

1979

Urte horretan, bere produktuak esportatzen hasi zen Eika, salmentak handitu eta merkatuan egonkortzeko helburuarekin. Urte berean, Learko eskualde-taldea sortu zen, Lea-Artibai eskualdean sortu ziren kooperatiba guztiak elkartzeko asmoarekin.

80ko hamarkada

Hamarkada horretako krisi handiak eragin gogorrak ekarri zizkion Eikari ere, hain justu, erresistentziak fabrikatzeari uzteko aukera aztertzerainokoak. Bozketa bidez, baina, aurrera jarraitzea erabaki zuten. Soldatak %80ra jaitsi zituzten, eta horrela eutsi zioten. Gaur egun, negozio unitate horrek errentagarritasun ona izaten jarraitzen du.

1991

Mondragon Korporazio Kooperatiboa sortu zen, jarduera-sektoreen arabera multzokatutako enpresak batu eta erakunde sendoago bat osatzeko asmoz. Eika Osagaien Dibisioan sartu zen.

1994

Urte horretan, kalitate mailak hobetzeko eta produktu berriak garatzeko apustuari heldu zion Eikak, eta bitrozeramika fokuak fabrikatzen hasi zen. Instalazioa 1.500 m² handitu zen. Erresistentzien lerroa indartu zen batez ere, produktu horren eskaerak asko handitu zirelako.

1998

Salto teknologiko handiko urtea izan zen: bitrozeramiketarako lehenengo mugagailuak fabrikatzen hasi zen Eika. Ordura arte, bero-sorgailuak besterik ez zituen fabrikatzen, eta, urte horretan, eskaintza globala osatu zuen: bere prozesuen artean beroa erregulatzeko eta kontrolatzeko elementuak gehitu zituen.

1999

98ko salto teknologikoaren osteko lehenengo urtea hazkunde handikoa izan zen. Ribbon fokuak eta Touch Kontrol-ak merkaturatzen hasi zen Eika. Planta hirugarrengoz handitu zuen, eta galdategi bat erosi zuen. Horrela sortu zen taldearen lehenengo filiala: Foundeik.

2000

Eikaren bigarren filialak ateak ireki zituen; nazioarteko lehen filiala izan zen. Txekiar Errepublika aukeratu zen horretarako. Hara lekualdatu zuten plaken lerro zaharra, eta CZ Eika izenaz bataiatu zuten filial berria.

2004

Urte horretan, hirugarren filiala ireki zuen Eikak: nazioarteko bigarren filiala eta Europatik kanpoko lehena. Mexikoko Queretaro hirian ireki zuen, Amerikako merkaturako foku bitrozeramikoak fabrikatzeko asmoz.

2006

Eika Polska filiala sortu zen Wroclawen (Polonia), erresistentziak fabrikatzeko. Urtean zehar, Cz Eikan egiten ziren erresistentziak Eika Polskara eraman ziren. Urte horretan bertan, Talde osoko langileak 1.600 inguru ziren; horietatik 800, filialetako langileak.

2010

Urte horretan, bere eskaintza zabaldu zuen Eikak; izan ere, isolamendu termikoarekin lotutako negozio berri bat ireki zuen, panel isolatzaileetan espezializatutako Isoleika enpresa sortuz.

2011

Mexikoko planta handitu zuen.

2015

Poloniako planta handitu zuen, eta erresistentzia tubularrak fabrikatzeari ekin zion.

2017

2017a nazioartean sendotzeko urtea izan zen. General Electric-en Hornitzaile Berezia saria jaso zuen Eikak, hari hornitzen baitzizkion bere fokuen %100. Gaur egun, egosketa elektrikorako soluzio osoak eskaintzen ditu Eikak: bero-sorkuntza, kontrola eta funtzio hori osatzen duten elementu osagarriak.

2018

Eika recibió el Premio a la Excelencia de Calidad del Proveedor otorgado por Whirlpool en la categoría de Componentes Estratégicos para la región EMEA.

2019

Eikak Ceramaspeed iparramerikarraren aktiboak erosi ditu: AEB, Mexiko eta Polonian lantegi produktiboak dituen multinazional iparramerikarraren patente, markak eta ekoizpen ekipamenduak erosi ditu.