Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

WHIRLPOOLEK KALITATEKO BIKAINTASUN SARIA EMAN DIO EIKARI

WHIRLPOOLEK KALITATEKO BIKAINTASUN SARIA EMAN DIO EIKARI

Whirpool etxetresna-fabrikatzaileak Supplier Award Quality Excellence saria eman dio EIKA kooperatibari, EMEA herrialdeko Osagai Estrategikoen kategorian.

Whirpool etxetresna-fabrikatzaileak Supplier Award Quality Excellence saria eman dio EIKA kooperatibari, EMEA herrialdeko Osagai Estrategikoen kategorian. Whirlpoolek, mundu mailan ezaguna den fabrikatzaileak, Eikak eskaintzen dion egosketa elektronikorako foku bitrozeramikoen kalitate maila baloratu du. Sari banaketa Italiako Varese herrian egin zen, urtero egiten den hornitzaileen batzarrean. Whirlpooleko goi zuzendaritzako kideek parte hartu zuten ekitaldian: Elizabeth A. Door, Erosketa Estrategiko Globalen Lehendakariorde Seniorra; Alessandro Lombardi, Erosketa Estrategiko Globalen Lehendakariordea; Robert Lemyre, Erosketa-Eragiketen Lehendakariordea; eta Paolo Crucitti, Hornikuntza-Kalitatearen eta Kostu Helburuaren Zuzendaria. Andrés Pablosek (Whirlpooleko KAMak) eta Daniele Pianezzek (Italiako Arduradun Komertzialak) jaso zuten saria Eikaren izenean.