Login
Extranet e.ikasi Eika Mexico
  • Hasiera
  • Produktuak
    • Sukalde-gaina
        • Foku erradiatzaileak
        • Sukalde-gaineetarako kontrolak
    • Labea
        • Berotze tubularreko elementuak
        • Labeentzako kontrolak
        • Labeetarako plaka erradiatzaileak
    • Ez bakarrik osagaiak, baita egosketa elektrikorako sistema integralak ere: plakak eta labeak. Eikak mundu osoan ezagunak diren sektoreko markentzat fabrikatzen ditu osagaiak. Merkatuan dauden bitrozeramiken %40k baino gehiagok daukate EIKA osagairen bat.

  • Enpresa
  • Zatoz gurekin
  • Albisteak
  • Harremanetarako
  • eu es en

Mondragon Korporazioa

Mondragon Korporazioko kidea da Eika. Korporazioa EAEko lehen enpresa taldea da, eta Espainiako hamargarrena. Kooperatiba autonomo eta independenteek osatzen dute; produkzio-filialak eta ordezkaritza korporatiboak dauzka 41 herrialdetan, eta salmentak 150 herrialde baino gehiagotan.

Mondragon Osagaiak arlokoa da Eika. Dibisio horrek talde berean biltzen ditu esperientzia eta know-how-a, etxetresnetarako osagaien eta osagai elektronikoen sektorean ibilbide handia egin duten zazpi enpresa kooperatiboren esperientzia eta know-how-a, hain zuzen ere. Enpresa horiek hainbat teknologia lantzen dituzte (gasa, elektronika, elektromekanika…), eta eskaintza teknologiko berezia eta zerbitzu integrala ematen dute guztien artean. Egitura horri esker, Mondragon Osagaien dibisioak bezeroen premiei erantzun berritzailea ematen die lerro zuriaren, etxeko konfortaren eta elektronikaren sektoreetan.

Facebook Youtube LinkedIn Vimeo Flickr
EIKA, S.COOP. Urresolo, 47 48277 Etxebarria, Bizkaia | Legal advice & Cookies policy