Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

General Electricek Hornitzaile Bereziaren saria eman dio Eikari

General Electricek Hornitzaile Bereziaren saria eman dio Eikari

Amerikako merkatuko etxetresnen fabrikatzaile liderrak

Amerikako merkatuko etxetresnen fabrikatzaile liderrak “Top Supplier” saria eman dio Eikari. Saria beste aitorpen bat gehiago da, azken urteotan, multinazional amerikarrak kooperatiba bizkaitarrari eman dizkion hainbat aitorpenen artean. Konpainiak Lousivillen (Kentucky) daukan egoitzan egin zuen ekitaldia, eta multinazionalaren hornitzaile garrantzitsuenetako 250etik gora pertsonak parte hartu zuten. “Partnerships matter, we do better together” lelopean, Horniduraren arloko Lehendakariordea den Melanie Cookek Ignacio Fernández de Aguirreri eta Txabi Caballerori eman zien saria, hurrenez hurren, Eika Mexikoko Gerenteari eta Eikaren Amerikarako Arduradun Komertzialari. 2009 urtetik hona, Eika General Electric-en bitrozeramiketarako fokuen hornitzaile nagusia da (General Electric Asiako Haier Taldeko konpainia da).

Beraz, atsegin handiz esan behar dugu: ZORIONAK, Eika!