Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

Eika EMPRESA XXI egunkariaren lehen orrialdean

Eika EMPRESA XXI egunkariaren lehen orrialdean

Datozen urteetan Eikak hazten jarraituko du. 15 milioiko inbertsioa aurreikusi du 2020 urtera arte, bere ahalmena eta produktibitatea handitzeko. Kooperatibak I+G+b jarduera intentsiboa dauka, eta, azken urteotan, merkatura hurbiltzeko estrategia aldatu eta bere jarduera dibertsifikatu egin ditu.

Kooperatiba bizkaitarraren jarduera nagusia egosketa elektrikorako osagaiak eta sistemak fabrikatzea da. Eikako iturriek EMPRESA XXI-i baieztatu dioten arabera, kooperatibak 15 milioiko inbertsioa aurreikusi du 2020 urtera arte, ahalmena handitu eta beharrezko hobekuntzak egiteko. Helburuak hazten jarraitzea eta etorkizunean lehiakorra izatea dira. Beraz, azken lau urteotako estrategia berarekin jarraituko du Eikak, non 22 milioi euro baino gehiago inbertitu dituen produktibitatean eta ahalmenean, batez ere, Etxebarriko planta nagusian eta Mexikoko Queretaroko plantan, azaleko egosketari zuzendutako lineatan. Estrategia hori 2004an jarri zuen martxan, merkatu amerikarrerako gain-azal bitrozeramikoentzako foku erradiatzaileak fabrikatzeko.

Gehiago irakurri