Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

“EIKA eta ORKLI gara MONDRAGONeko lehen kooperatibak ISO 45001 eskuratzen, bikaintasunaren bila uneoro lanean dihardugulako”

“EIKA eta ORKLI gara MONDRAGONeko lehen kooperatibak ISO 45001 eskuratzen, bikaintasunaren bila uneoro lanean dihardugulako”

ORKLI eta EIKA ez dira soilik MONDRAGONeko lehen kooperatibak ISO 45001ren eskaera maila eskuratzen; horrez gain, Estatuan eta nazioartean lortu duten lehenetarikoak ere badira. Ahalegin horrek erakusten du zein garrantzitsua den edozein erakunderen barruan segurtasunaren, osasunaren eta ongizatearen kudeaketa.

Segurtasun eta osasuneko ISO 45001 arau berria ISOk sortutako nazioarteko lehen estandarra da, eta bere helburua da langileen mina eta hondatzea prebenitzea, eta horiei lan egiteko gune seguru eta osasuntsuak eskaintzea. Hiru urteko epean honek OHSAS 18001 ordezkatuko du, luzaroan arlo honetako erreferentzia izan dena.

Arau berriak erakundeak laguntzen ditu beraien eginkizunak era etengabean hobetzen, betebehar legalak eta bestelakoak betetzen, helburuak erdiesten eta prebentzioaren aldeko kultura sustatzen. ISO 9001 edo ISO 14001 arauen pareko maila handiko egiturari eusten dio; hortaz, beraien arteko lotura erraza da. Gainera, azpimarratu egiten ditu lidergoa, partehartzea eta konpromisoaren gisako faktoreak.

Eikan eta Orklin, segurtasuna eta osasuna lehentasuna izatetik balioa bilakatzera pasa gara.

Aurretikako estandarrarekin alderatuta, oraingo arauak honako berrikuntzak dakartza: erakundearen testuingurua aztertzen du, goi mailako zuzendaritzaren errefortzuan, langileen partehartzean eta kontsultan, arriskuen eta aukera estrategiko eta operazionaletan, aldaketen kudeaketan, eta jardueraren neurketa eta etengabeko hobekuntzan. Hala, ziurtagiria eskuratzeak berarekin dakar puntu horien guztien kudeaketa sistematikoa egitea.

Gehiago irakurri