Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

Eika Radio Euskadin, 50. urteurrena dela eta

Eika Radio Euskadin, 50. urteurrena dela eta

Etxebarriko EIKAk 50 urte bete ditu, berdintasuna eta euskara ardatzean jarrita.

Atzo, Iñigo Arrieta eta Antxone Aranzeta Eikako kideak Euskadi Irratian izan ziren kooperatibaren 50. urteurrena zela eta:

“Gaitza da industriara emakumeak erakartzea, baina gogor saiatzen gara”

1973ko abenduaren 22an, Lea-Artibai eskualdeko 47 pertsonek ehuna mila pezeta jarriz sortu zuten EIKA. Industria tradiziorik gabeko eskualdean egin zuten apustua, herriak ekonomikoki suspertu eta lanpostuak sortzeko, batik bat andreentzat. Orduz geroztik bide luzea egin du Mondragon Korporazioan sartutako taldeak, krisialdi gogorrak gainditu ditu eta egun ehunka behargin ditu Euskal Herrian eta atzerrian. Munduko edozein txokotan bitrozeramika sukalde-gain bat irekiz gero, barruko osagaiak EIKA kooperatibak egindako izateko aukera % 50ekoa da.

“Konpromisoak erradiatzen” leloaz ari dira ospatzen mende erdiko bidea. Antxone Aranzeta eta Iñigo Arrieta EIKAko egunerokoaz eta historiaz aritu dira, beren talde sentimenduaz eta transmititu nahi duten kulturaz.

Gehiago irakurri