Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

50 urte, elkarrekin ospatzera goaz!

50 urte, elkarrekin ospatzera goaz!

Aurten 50 urte beteko dira Eika sortu zela

Eskualdean, eta bereziki emakumeentzat, lana sortzeko jaio zen Eika orain dela mende erdi. Eta gaur egun ere, etorkizunari begira dihardugu, gaur egungo eta ondorengo belaunaldientzako aberastasuna eta lanpostu jasangarriak sortzen.

Balio kooperatiboetan oinarrituta egiten dugu lan, elkarrekin, lankidetzan eta euskaraz.

Mende erdi daramagu ingurunearekiko konprometituta eta mundu mailan erreferente izaten. Mende erdi konpromisoak erradiatzen. Eika gara, eta hori ospatzera goaz! 

Eskerrik asko, 50 urteotako ibilbidean, Eika den hori izateko zuk ere egin duzun ekarpenarengatik.