Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

Eikak bere bideo korporatiboa aurkeztu du: “It´s future, It´s Eika”

Eikak bere bideo korporatiboa aurkeztu du: “It´s future, It´s Eika”

Hauek dira bideoak transmititzen dituen arloak: kooperatibaren balioak, nazioartekotze-bokazioa, bere produkzio-plantak 4 herrialdetan, eta bere salmentak bost kontinenteetan munduko etxetresna elektrikoen fabrikatzaile nagusiei.

Eika fidagarritasuna da, sormena, talde-lana, diseinua, konpromisoa, teknologia, berrikuntza… Eika Irati da, Andoni, Manu, Imanol, Eva, Nagore…, hitz batean esanda, Eika etorkizuna da.

Horiek dira, beraz, Eikak bideoan transmititzen dituenak; mezu eta irudi berberak transmititzen ditu web-orri korporatiboan: www.eika.es

Gaur egun, munduan saltzen diren 10 foku bitrozeramikotik 4k Bizkaiko Etxebarriko kooperatibaren marka daramate. 1000 pertsona baino gehiagok egiten dute lan 4 herrialdetan dauden produkzio-plantetan: Etxebarrian, Polonian, Txekiar Errepublikan eta Mexikon. Guztien artean, 25 milioi osagai baino gehiago fabrikatzen dira egosketa elektrikorako eta labeentzat.