Eika es una empresa cooperativa especializada en la producción de componentes eléctricos principalmente para los fabricantes de electrodomésticos

EIKAk SMART COMFORT Nafarroako enpresan partaidetza hartu du

EIKAk SMART COMFORT Nafarroako enpresan partaidetza hartu du

Eika Taldeak bere posizioa indartu du “Smart heating”ean, startup nafarraren kapitalean sartu baita.

Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko kide den kooperatiba bizkaitarrak berogailu elektrikoen aplikazioen merkatuan duen posizioa indartu du, Nafarroako konpainiaren kapitalaren %20 erosi ondoren. Ingeniaritza elektriko-elektronikoa da, urrutiko infragorri bidezko berokuntza-soluzio berritzaileak diseinatu, fabrikatu eta instalatzen dituena. 2016an eratu zen, eta abeltzaintzako instalazio intentsiboetako (AVIR) erosotasun termikoan eta esparru publiko/pribatu, industrial edo akademiko handietan (Nawattia) oinarritzen ditu bere jarduerak. Konpainiaren egoitza nagusia Tajonarren dago (Nafarroan).

Munduko erreferentea egosketa elektrikoan

MONDRAGONeko kide delarik, Eikak 100 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu urtean, eta gaur egun 1.100 langile baino gehiago ditu; horietatik 500 inguruk Etxebarrian (Bizkaian) egiten dute lan.
EIKA mundu osoko etxetresna elektrikoen fabrikatzaileek aintzatetsitako konpainia da, batez ere foku erradiatzaileetan. Munduko merkatuaren %40tik gorako kuotekin, iaz 200.000.000 zenbakidun foku erradiatzailea fabrikatu zuen.